Décharge Zaluaga

Zaluaga proiektua:
gure energia, gure lurraldea

Proiektu errotua, herritarra eta eredugarria

Euskal Herriaren bihotzean plantatu tokiko energia berriztagarri baten ikuspegia gauzatzen du Zaluaga proiektuak. Senpereko lurperatze gune teknikoan (Zaluaga 1) izari handiko eguzki zentral fotovoltaiko bat plantatzea du xede. Gaur egun zaharberritua eta ingurumen zaintza zorrotzapean dagoen gune hau energia ekoizpen gunea bilakatzen da.

Hautu hau ez da funtsgabea. Lur berriak kontsumitzeko ordez, jadanik inpaktatuak diren lur zatiak,  berriz erabiltzeko hartu dugun engaiamenduarekin arrunt bat dator. Euskal Herriko Klima Planarekin eta gure inguruneak eta gure baliabideak errespetatzen dituen garapen iraunkorrarekin osoki bat egiten duen desmartxa da.

Zaluagan parte hartzen dut

Zaluagaren zenbakiak: ondorio konkretua

Azalera baliagarria

4,5 hektarea energia berdeari eskainiak.

Plantatu indarra

2,6 MWc (mégawatts-crête), ahalmen adierazgarria gure lurralderako.

Estimatu ekoizpena

3,1 GWh/an (gigawattoren urteka), orohar 1000 euskal etxeren elektrizitate kontsumoaren heinekoa.

Tokiko ekoizpena

Enargiak salduko du ekoiztu energia, gure lurraldeko hornitzaile lankideak paregabeko energia zirkuitu laburra bermatzen duelarik.

Ekologiaren aldeko engaiamendu zorrotza

Ingurumena errespetatuz garatzen da Zaluaga proiektua. Ingurumen Aginteak ontzat eman jarraipen ekologiko zorrotza errespetatzen du, integrazio orekatu eta iraunkorra segurtatzeko:

  • Zoruen artifizializaizorik batere: zoruaren osotasuna zaintzen duten betoizko langeten gainean eraikiak dira gure egiturak.
  • 30 urterako jarraipen ekologikoa: epe luzerako engaiamendua bioaniztasuna zaintzeko.
  • Konpentsazio neurri eredugarriak: Pentze berritzean,  tokiko landerediaren (uso-belarra besteak beste) eta faunaren (anfibioak, xoriak) zaintzen jarduten dugu aktiboki.

Zirkuitu labur energetikoa: batzen gaituen energia

Tokiko sarean zuzenki sartua izanen da eta Enargiako bezero diren Euskal Herriko biztanleek erabiliko dute Zaluagak sortu elektrizitatea. Energiaren zirkuitu laburraren printzipioa da: gure lurraldeko kooperatiba eragileek menderatu ekoizpen eta kontsumoa. Horrek energia hurbilagoa, gardenagoa eta bidezkoagoa bermatzen die denei.

Euskal energiaren eragile bilakatzen naiz