Nola inbestitu Zaluaga proiektuan?
Molde sinple eta erabilerrazaren bidez

Zaluaga abenturan etapa batzuk iraganez sartu

Partikularra, enpresa edo kolektibitatea izan, molde sinple, gardenean izateko eta osoki linean burutzeko apailatu prozesua segitu behar da Zaluagan inbestitzeko. Ez zaizue sekula hain erraz izan euskal energiaren alde engaiatzea!

1

Zaluaga proiektuan inbertitu dezakezu oraindik aurrera.

Nola egin dezakezun, hemen klik eginda deskubritu.

1

i-ener.eus webgunera joan ezazu

2

Klika ezazu goiko menuan “Akziodun bilakatu” aukeran, eta gero “Linean harpidetu”

3

Aukeratu zenbat ekaintza nahi duzun kantitatea

4

Inprimakia bete ezazu

2

Baieztatu harpidetza

5

Baieztapen e-mail bat jasoko duzu. Hortik aurrera, I-ENER-eko akzioduna zara.

Zaluaga proiektuan inbertitu

1

Zure I-ENER akziodunen espaziora joan ezazu

2

Sartu ezazu “Nire kontua” atalean

3

Klika ezazu “Inbertitzen dut”-an

4

Aukeratu zure inbertsioaren zenbatekoa eta baieztatu

5

Baieztapen e-mail bat jasoko duzu

Denei helgarria zaien sartzeko txartela

Uste dugu euskal trantsizio energetikoa denen egitekoa dela. Horretarako helgarria izateko apailatua da Zaluagan inebstitzeko aukera:

  • Gutieneko zenbatekoa: 50 €-ekoa bakarrik  partikularrentzat, eta 250 €-ekoa enpresa eta kolektibitateentzat. Kopuru hauetatik gora, zenbatekoa nahi bezainbatekoa da.
  • Ez da nahitaezkoa Euskal Herrian bizitzea. Muga administratiboak gainditzen ditu energia herritarrak.
  • Xahupen gordeturik gabe: Bildu diru zama osoki eta zuenki Zaluaga proiektua eraikitzeari eskainia zaio.
Parte hartzen dut

Talde bat zuei erantzuteko

Galderak? Zalantzak? Gure taldea hor da etapa bakoitzean gidatzeko:

Mail-ez edo telefonoz harremanetan sar zaitezte.

Zatozte guregana lurraldean antolatzen ditugun permanentzia fisikoetara.

Merkatuetan, tokiko gertakizunetan eta bizi guneetan atzemanen gaituzue (ikus “Rencontrez-nous” saila).

Suskribatu aintzin, DIS dokumentua kontsultatzea aholkatzen dizuegu.

DIS (Informazio dokumentu sintetikoa) fitxategiaren helburua I-ENER sozietatearen argazki oso eta argi baten emaitea da edonorrek elementu guziak ukaiteko eskutan I-ENER-en inbertitzeko erabakia hartzean (inbertzioaren kondizioak eta irriskuak). Finantza titulu horien eskaintzak ez du AMF-aren (Finantza Merkatuen Autoritatea) aldez aurretiko baimenik behar.