Zaluaga avec la Rhune en fond

Enpresa & Kolektibitateak:
euskal energia elkarrekin eraik dezagun

Zuen funtsezko zeregina tokiko trantsizio energetikoan

Euskal Herriko eragile ekonomiko edo instituzional gisa, zuen engaiamendua erabakigarria da Zaluaga kausi dezagun. Gurekin juntatuz, konkretuki frogatzen duzue denen onurako jarduera ekonomikoa, jendartea erantzukizuna eta burujabetasun energetikoa bateratzea egingarria dela. Parte hartuz, jarrera azkarra hartzen duzue gure lurralde osoaren alde.

Zaluagarekin bat egin

Bi bide I-ENER eta Enargiarekin ekintza konkretuak gauzatzeko

Zaluaga proiektuan zuzenean inbesti ezazue

  • I-ENER kooperatibaren kapitalean dirua sar ezazue: Bazkide osoa bilaka zaitezte, euskal trantsizio ekologikoko norabide nagusietan parte har ezazue eta zuen herriaren aldeko engaiamendua adieraz.
  • Maileguz eman ezazue bazkide kontu korronte baten bitartez (CCA): Diru laguntza zuzena ekar iezaiozue zentralaren eraikuntzari, interes tasa zehaztuarekin, berehalako ondorioak ekartzeko.
  • 250 €-tik goiti enpresa edo kolektibitateentzat, zuen inbestimenduak zinezko eragina du.   
  • Gurekin harremanetan sar zaitezte segipen pertsonalizatuaz gozatzeko, hor gaude zuen gidatzeko.

Elektrizitate % 100 berriztagarriaren hornitzea hauta ezazue Enargiarekin

  • Enargia hautatuz zuen eraikinak, bulego edo ekipamenduak elikatzeko, tokiko energia trazagarria hautatuko duzue.
  • Ekoizpenaren birkokapena eta gure lurraldearen energia subirotasuna sendotzen duen zirkuitu labur energeitkoa sostengatzen duzue.

Etekin konkretuak zuen egituraren alde

Zuen enpresa edo kolektibitatea sarraraziz:

  • Lurralde errotze azkarra lortzen da: Euskal Herriaren bihotzean plantatu proiektu herritarrari ekarri sostengu ikusgarria eta zuen lankide eta bezeroentzat ukigaia erakuts ezazue.
  • Irudi erantzule eta berritzailea: Ingurumena eta garapen iraunkorraren alde hartu duzuen engaiamendu konkretua baiezta ezazue.
  • RSE/EES balioztatze ezin hobea: Zuen Enpresen Erantzukizun Soziala sendotzen duen  inbestimendua edo Enargiarekin duzuen kontratua aitzinera ekar itzazue zuen urteko bilan eta txostenetan.

Jadanik sostengatzen gaituzte: berdin egin ezazue!

Kolektibitate, ETE, elkartze eta erakunde publiko anitzek hautua egin dute. Haien engaiamendua da gure indarra. Zuek zergatik ez?

Zuen egiturari egokiak zaizkion moldeez mintzatzeko, hitzordu berezia proposatzen dizuegu (fisikoa edo bisioan).

Gurekin orria betez edo mailez harremanetan sar zaitezte: contact@zaluaga.eus