Décharge Zaluaga vue drône

Aktualitateak & proiektuaren bizia:
Zaluagaren energia egunero segi ezazue

Zaluagaren aitzinamenduak, urratsez-urrats, segi

Herritar proiektu bat gardentasunean, mobilizatuz eta partekatuz eraikitzen delako, Zaluagaren etapa nagusiei ireki leihoa da sail hau. Etengabe berriak har itzazue eta abentura gurekin bizi ezazue!

Ondokoen berri ukanen duzue:

  • Obralekuaren azken berriak: Obren aitzinatzea, panoen plantatzea, sareari konexioa,  indarrean jartzeak… zentralaren aitzinamendu guziak segi itzazue.
  • Heldu diren ekimenak: Gure bilkura publikoak, gune bisitak, hitzaldiak eta herritar foroak ez huts egin. Gurekin elkartzeko parada ederrak dira!
  • Argitalpen ofizialak: Gure prentsa agiriak, txostenak eta administrazio edo ingurumen dokumentuak irakur itzazue.
  • Gure jarduera iruditan: Proiektuaren bihotzean murgil zaitezte, gure argazki, bideo eta lekukatsunen berri hartuz, Zaluaga barnetik bizitzeko.

Heldu diren gertakizun nagusiak:
ez huts egin urrats nagusiak

Gure ekintzen berri zuen ingurukoei helaraz: Zaluagaren enbaxadore bilaka zaitezte!

Herritar proiektu bat, lehenik eta behin, kontatzen da, hedarazten da. Gure ekintzen berri eman edo Zaluaga aiparazi nahi duzue? Gure hedabide kit osoa deskarga ezazue.

Gurekin Prentsa & harremana orriaren bitartez sar zaitezte, galdera bereziari erantzun diezazuegun.

Milesker Zaluaga zuen inguruan biziarazteaz, boz bakoitzak balio baitu biharko energia Euskal Herrian eraikitzeko!