
Zertako inbestitu Zaluaga proiektuan? Zure aurrezkia zentzuzkoa bilakarazteko
Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzen duen aurrezkia
Ez duzue diru plazamendu sinple bat eginen Zaluagan inbestituz. Ekintza esanguratsua, herritarra eta gure lurraldean sakonki errotua da. Euskal Herria zinez eraldatzen duen proiektu ikusgarri, baliagarri eta iraunkorrean parte hartzeko hautua da. Herritar bakoitzari onurak ekarriko dizkion tokiko trantsizio energetiko baten motorra bilakatzen da zuen aurrezkia.
Zaluagan parte hartzen dutEngaiatzeko bi molde konkretu
Gobernantzan osoko inplikatzeko gogoa ukan edo proiektua mailegu baten bidez sostengatu nahi baduzue, bi aukera gehiago eskaintzen dizkizuegu Zaluagako eragile bilakatzeko:
Kooperatibista bilaka zaitezte sozietatearen kapitalean dirua sartuz:
- Proeiktuaren jabekide zarete! Zuen bozak balioa du eta erabaki estrategikoetan parte hartzen duzue biltzarretan.
- Gure estatutuek arauditu ordain kooperatibista bat lor dezakezue, dibidendu motakoa, zuen engaiamendua honela balioetsiz.
Proiektua, bazkide kontu korronte motako mailegu baten bitartez sostenga ezazue:
- diru zama bat sozietatearen esku ezartzen duzue, obralekua fite abiarazten laguntzeko.
- Mailegu hau, saritua da, modalitate sinple eta gardenen arabera, zuen sostengurako ordain bat eskainiz.
Bi ikuspegi hauek premiatsuak eta osagarriak dira gure helburu kolektibora heltzeko:
milioi 1 euroko herritar finantzamendua Euskal Herriko etorkizun energetikoaren alde.
Tokiko eragin iraunkor eta neurgarria
Zaluagan inbestituz:
1
Energia berriztagarria ekoizten da gune zaharberritu batean: Iragan bat etorkizun iturri bilakarazi
2
Tokiko ekonomia kooperatibista sostengatzen da: Zirkuitu laburrak eta lurraldeko eragileak indartu.
3
Eredu erreproduzigarria bultzatzen da: euskal adimen kolektiboaren indarraren iturri eta erakusten duen ekimenean parte izan.
Gardentasunaren, konpromisoaren eta fidagarritasunaren bidea
Desmartxa garden, engaiatu eta fidagarria I-ENER, energia berriztagarrien herritar proiektuetan aitzindari den kooperatibak, Enargia, % 100 berriztagarria den elektrizitate tokiko hornitzailearekin elkarlanean, bultzatu proiektua da Zaluaga. Ondokoetan bermatzen dira bi entitateak:
- Kooperatibistak bere boza entzunarazteko eskubidea eskaintzen dion gobernantza demokratikoa.
- Erabateko gardentasuna segurtatzen duten bilan partekatuak.
- Lurraldean azkarki errotua izatea